martes, 28 de febrero de 2012

Ahuntzape + Zartako-k - 17-3-2011 Pub Buster (Tafalla)


17 de marzo a las 23 horas todos al Buster para disfrutar del mejor ska-punk navarro de la mano de Ahuntzape y Zartako-k en el primer concierto Todo Media Rock.

Mendillorrin jaiotako ska-punk talde gaztea, 9 kidez osatua. Iruñerrian jotzeaz aparte Nafarroako hainbat herritan izan dira. Abesti bat grabatu zuten, Ikasle Musika Bildumarako (Ikasle Abertzaleak ateratako Nafarroako talde gazteen bilduma). Haien kontzertuetan punk abestiak eta ska doinuak konbinatzen dituzte, modu alai eta errebindikatibo batean.






Tafallako soinu errebelde eta mozkorra, 3 urte betetzear dituen street-ska taldea: ZARTAKO-K.
7 taldekidez osatuta dago eta haien lehen diska izango dena grabatzen ari dira, Kalekumeak izenekoa, 9 abesti propiorekin. Nafarroako herri ugaritan jotzen haritu dira jada, Tijuana in Blue, Decibelios edo The Specials bezalako taldeen bertsioak haien abestiekin konbinatuz. Oraingoz ez dute ezer entzungai, baina heuren lehen lana laister izango dugu kalean.